lunes, 21 de noviembre de 2011

Gertaera erabakigarria

Nire Haur Hezkuntzako lehenengo praktika Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxean burutzen ari naiz. 4 urtekoen gelan nago eta  oso gustura gainera. Egia esan, oso zaila egin zait egoera erabakigarria aukeratzea, ez baitut atentzioa deitu didan ezer berezirik ikusi, ez behintzat egoera erabakigarri moduan azaltzeko. Hala ere, gertaera bat kontatuko dizuet.

Nire gelan badago Ibai izeneko mutil bat, oso berritsua eta hiztuna dena. Ibairi asko gustatzen zaio hitz egitea eta inoiz ez da geldirik egoten. Lehen aldiz ikusi nuenean haur lasaia iruditu zitzaidan, baina denborarekin nahiko bihurria dela  antzeman dut. Askotan, beste haurrak zirikatzen ditu; eta, gaienera,  gelan zerbait azaltzen ari garenean edo isilik egoteko esaten dugunean, bera batzuetan hitz egiten egoten da aldamenekoarekin edota tokiz aldatzen ibiltzen da, bere ikaskideak zirikatuz.
Gela barruan edo jolasgaraian gaudenean, askotan etortzen da guregana esanez: “Eske Ikerrek jo egin dit”, “Eske bera hasi da”…  Egoera hauetan guk esaten dioguna da berak ere aurretik zerbait egingo zuela besteak bera jotzeko.  Gainera, Ibaiek norbait jo ezkero barkamena eskatzeko esaten diogunean askotan honelakoak esaten dizkigu: “Ez, bera hasi da”, “Ez, ez diot barkamena eskatuko”… Nahiko burugogorra da baina azkenean badaki barkamena eskatu behar duela. Nahiz eta bihurri samarra izan oso trebea da lan mota ezberdinak egiteko. Hizkuntzan oso trebea da eta gelakideekin euskaraz hitz egiten du. Eskulanak egitea atsegin du eta horiek egiteko imajinazio handia dauka. Orokorren, ume azkarra eta zintzoa da nahiz eta bihurri xamarra ere izan.
Andereño Kororekin hitz egin ondoren jakin izan dut 3 anai direla eta gurasoak orain dela gutxi banandu direla. Anai zaharrago bat dauka 10 urtekoa eta bere bikia den Jokin, 4 urteko Izaskunen gelakoa. Jokin ez dut asko ezagutzen, behin egon nintzen Izaskunen gelan arratsalde batez zaintza bat egiten. Jokini buruz bakarrik esan oso mugitua dela baino ez Ibai bezain bihurria. Beraz, askotan eskolan duen jarrera edo eskolan erakusten duen jarrera, etxeko egoerak bultzatzen duela uste dut. Zuei zer iruditzen zaizue?

No hay comentarios:

Publicar un comentario