miércoles, 9 de noviembre de 2011

9.EGUNA: Azaroak 9, asteazkena

Asteazkenero bezala, Psikomotrizitate saioa eduki dugu, 10:15 arte gutxi gorabehera. Gaurtik aurrera, Korok niri utziko dit gela zuzentzen, ni 4 urtekoen gelako tutorea edo andereñoa izango banintz bezala. Beraz, gauza guztiak gelan utzi eta Psikomotrizitate gelara habiatu gara. Haurrak zapatilak kendu eta lurrean marraztutako marraren gainean eseri dira, Koro eta biok pareta osatzen genuen bitartean. Behin pareta osaturik, 1, 2 eta 3 zenbatu dut eta haur guztiak pareta hautsi dute. Ondoren, beraien kabuz haritu dira jolasean. Saioa bukatzean, material guztia jaso eta erlaxazioa egin dugu, lurrean etzanez eta musika lasaia jarri diet.
Gero berriro gure gelara habiatu gara. Bertan otoitz egin dugu abesti bat abestuz. Ondoren, makinista berria izendatu dut, gaurko makinista Liher izan da. Makinistaren egitekoak egin ondoren gailetak banatu dizkiet haurrei eta jolasgaraira atera gara.
Jolasgaraia amaitzean, matematika saioa egin dugu fitxa batzuekin, denak lurrean eserita. Ondoren, ingeleseko gelara eraman ditugu haurrak.
12:30etan ingeleseko saioa bukatzean, batzuk jangelan geratu dira eta beste batzuk etxera joan dira bazkaltzera.

Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Denak lurrean eseri eta Udazkenari buruz hitz egin dugu pixka bat. Bertan zuhaitz mota ezberdinak ikusi (Haritza, Pagoa, Pinua, Izeia…) eta hiztegia landu dugu. Ondoren, txokoetan lan egin eta jolasgaraira atera gara. Bueltan ,beti bezala, Ulises egin eta abesti bat abestuz hurrengo egunerarte esan dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario