jueves, 3 de noviembre de 2011

5.EGUNA: Azaroak 3, osteguna

Goizero bezala, Mantala jantzi eta 9ak inguruan patiora abiatu gara Koro eta biok haurren bila.Lehenengo orduan euskara saioa izan dugu. Bertan, makinistari dagozkion ardurak egin eta otoitz egin dugu abesti baten bidez. Hau egin eta gero, lehengo asteko hiztegia landu dugu pixka bat, “Txirrita eta Inurria”ren ipuinarekin lotutako hitzak landu ditugu. Amaitzean, makinistak txokoetako txartelak aldatu, “bat, bi eta hiru txokotara” esan eta txokoetan ibili dira haurrak jolasean.
10:30etan ingelesa saio eduki dute eta ondoren jolasgaraia.
Ostegunero, jolasgaraia amaitzean, bideo saioa edukitzen dute. Beraz, bideo aretora abiatu gara eta bertan marrazki bizidunen bideo bat ezarri diegu. Bideoa ikusi ondoren, gelara itzuli eta Ulises egiten utzi dit Korok.

Arratsaldean 12:30etan sartu gara gelara. Denak lurrean eseri eta Korok niri utzi dit gela zuzentzen. Beraz, zer moduz bazkaldu duten galdetu diet haurrei, ea zer bazkaldu duten, etab. Ondoren makinistak txartelak aldatu eta txokoetan banatu ditugu haurrak.
15:30ak aldera patiora atera gara, jolasgaraiaren ordua baitzen. Jolasgaraia eta gero Ulises egiten utzi dit Korok eta abesti bat abestuz, hurrengo egunerarte esan dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario