Asteburua pasa ondoren, iritsi da berriro astelehena. 9etan haurren bila jaitsi naiz patiora. Lehenengo orduan, asteburuan egindakoari buruz hitz egin dugu; ondoren, makinista berria izendatu dugu. Makinistak, haurrak zenbatu, zenbat falta diren esan eta zer egun den eta zer eguraldia egiten duen adierazi du. 9:30etan Ingelesera eraman ditut haurrak. Ingelesa eduki duten bitartean, hurrengo saioetan egingo duguna prestatu dugu.
Ingelesetik bueltan, lurrean eseri eta txokoetan banatu ditut haurrak.
Jolasgaraia 11etan eduki dute beti bezala. Jolasgaraitik bueltan, lurrean eseri, otoitz egin eta matematika egin dugu. Azkenik, txokoetan ibili dira haurrak bazkatzera joan baino lehen.
Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Oraingo honetan 2 urtekoen gelara jaitsi behar izan dut, 2 urtekoen gelako andereño bat gaixo dagoelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario