viernes, 4 de noviembre de 2011

6. EGUNA: Azaroak 4, ostirala

Gaur denak oso pozik etorri dira eskolara, gaur ostirala da eta badakite bi eguneko oporrak izango dituztela.
9etan Ingelesa saioa eduki duten bitartean, Korok eta biok hurrengo ordurako materiala prestatu dugu, egin behar dituzten fitxak, kopiak atera, etab.
Ingelesetik bueltan, lurrean eseri, otoitz egin eta makinista berria izendatu dugu. Makinistak, berari dagozkion ardurak egin ondoren, Udazkena gaia lantzen ari garenez, astelehenerako gelara hosto ezberdinak ekartzeko esan die Korok haurrei.
Gailetak banatu ondoren, patiora atera gara. Jolasgaraitik bueltan, musika saioa egin dugu. Bertan, “Txirrita eta Inurria” ipuinaren inguruko abesti ezberdinak abestu; eta, musika doinuak entzun eta errepikatu egin ditugu (bai eskuekin eta baita ahotsarekin ere, musikak egiten duen modu berean). Azkenik, Ulises nire kontu egiten utzi ondoren, bazkaltzera abiatu gara. Jangelakoak jangelako mantala jantzi dute, etxera bazkaltzera joaten direnak, berriz, berokia.

Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Denak lurrean eseri eta Udazkenaren inguruko poster handi bat atera du Korok. Posterrean ikusten zenaren inguruko eztabaida egin ondoren, makinistak txartelak aldatu eta txokoetan ibili dira haurrak. Jolasgaraitik bueltan, Ulises egin eta poz-pozik abestien bidez agur esan diogu elkarri.

No hay comentarios:

Publicar un comentario