Hurrengo bi asteen hausnarketa txiki bat egingo dut:
Lehenengo bi asteak ikaragarriak izan diren harren, oraingo azken bi aste hauek zoragarriak izan dira.
Dagoeneko konfiantza handia dago eta horrek asko laguntzen du. Asko ikasten ari naiz, bai Korori esker eta baita haurrei esker, haurrekin gauza berri asko ikasten baitira.
Gainera, irakasleak gelan haurrekin egoteaz gain, atzetik beste lan potolo bat egiten dutela ikusi ahal izan dut.
Pixkanaka-pixkanaka ipuinak kontatzen trebatzen ari naiz eta gelako ekintza askotan parte hartzen uzten dit Korok.
Beraz, aitortu beharra daukat oso pozik nagoela nire praktiketako egonaldi honekin, oso gustura nagoela ikastetxean eta asko ikasten hari naizela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario