Azken astearen eta praktikako egonaldi osoaren hausnarketa txiki bat egingo dut:
Dagoeneko gaur izan da nire praktiketako azken eguna eta oso gustura ibili naizela esan beharra dut. Oso aberasgarria izan da 4 urteko haurrekin egotea; izan ere, inoiz ez baitut izan horrelako haurrekin gela batean egoteko aukera.
Hasieratik, bai irakasleekin eta baita haurrekin ere, oso ondo eramaten saiatu naiz eta urduritasunak alde batera utziz, elkarrekin gauza berri asko ikasi ditugu.
Gainera, bai haurrek eta baita irakasleek ere oso jarrera ona izan dute nirekin; beraz, positibotzat hartzen dut hilabete hau.
Negatibo bezala denbora gutxi izan dela pentsatzen dut, pena handiarekin agurtu dugu elkarri.
Bestalde, aipatu beharra dut bost aste hauetan asko ikasi dudala eta oso baliagarria izan zaidala; ez baita berdina unibertsitatera joan eta egoera batzuk entzun edota benetako momentu erreal horiek bizitzea.
Azkenik, haur bakoitza desberdina dela, mundu bat dela, eta beraien beharretara moldatu behar garela ikasi dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario