viernes, 11 de noviembre de 2011

11.EGUNA: Azaroak 11, ostirala

Ostiralero bezala, haurrak oso pozik etorri dira eskolara, badakitelako bi eguneko oporrak izango dituztela.
9etan Ingelesa saioa eduki duten bitartean, Korok eta biok hurrengo ordurako materiala prestatu dugu, egin behar dituzten fitxak, kopiak atera, etab.
Ingelesetik bueltan, lurrean eseri, otoitz egin eta makinista berria izendatu dugu, beti egiten dugun bezala. Makinistak berari dagozkion ardurak egin ondoren txokoetan banatu ditugu haurrak.
Txokoetan ibili ondoren, gailetak banatu eta patiora atera gara jolasgaraira. Jolasgaraitik bueltan, musika saioa egin dugu. Bertan, “Sagutxo kaskarina” ipuinaren inguruko abesti ezberdinak abestu; eta, musika doinuak entzun eta errepikatu ditugu (bai eskuekin eta baita ahotsarekin ere, musikak egiten duen modu berean). Azkenik, Ulises nire kontu egiten utzi ondoren, bazkaltzera abiatu gara. Jangelakoak jangelako mantala jantzi dute, etxera bazkaltzera joaten direnak, berriz, berokia.
 
Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Denak lurrean eseri eta “Sagutxo kaskarina” ipuinaren antzerkia egin dute haurrek. Ondoren jolasgaraira irten gara. Jolasgaraitik bueltan, Ulises egin eta poz-pozik abestien bidez agur esan diogu elkarri.

No hay comentarios:

Publicar un comentario