Ostiralero bezala, haurrak oso pozik etorri dira eskolara, badakitelako bi eguneko oporrak izango dituztela.
9etan Ingelesa saioa eduki duten bitartean, Korok eta biok hurrengo ordurako materiala prestatu dugu, egin behar dituzten fitxak, kopiak atera, etab.
Ingelesetik bueltan, lurrean eseri, otoitz egin eta makinista berria izendatu dugu, beti egiten dugun bezala. Makinistak berari dagozkion ardurak egin ondoren txokoetan banatu ditugu haurrak.
Txokoetan ibili ondoren, gailetak banatu eta patiora atera gara jolasgaraira. Jolasgaraitik bueltan, musika saioa egin dugu. Bertan, “Zapataundi” ipuinaren inguruko abesti ezberdinak abestu; eta, musika doinuak entzun eta errepikatu egiten ditugu (bai eskuekin eta baita ahotsarekin ere, musikak egiten duen modu berean). Azkenik, Ulises egin ondoren, bazkaltzera abiatu gara. Jangelakoak jangelako mantala jantzi dute, etxera bazkaltzera joaten direnak, berriz, berokia.
Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Denak lurrean eseri eta argazki erakustaldi bat ikustera joan gara Kultur Etxera. Bertan antzinako eskolen eta gaur egungo eskolen argazkiak ikusi ditugu. Bueltan ikusitakoaz zertxobait hitz egin, Ulises egin eta poz-pozik abestien bidez agur esan diogu elkarri.
No hay comentarios:
Publicar un comentario