Donostiako Irakasle Eskolan Haur Hezkuntzako gradua egiten ari naiz. 2011-2012 ikasturte honetan bigarren mailan nago eta lehenengo practicuma egin dut. Praktikak Andoaingo La Salle Berrozpe Ikastetxean egin ditut 4 urteko haurrekin.
Blog hau, praktiketako egonaldian izandako esperientziak azaltzeko egina da. Gainera, praktikek nire etorkizuneko lanbidera gehiago hurbiltzen lagundu dit.
Jarraian, blog honetan errazago murgiltzeko eta egin dudana hobeto ulertzeko aurkibide bat ipiniko dut:

Hau hobeto ulertzeko azalpen bat emango dizuet:
Lehenik eta behi, nire aurkezpena egin nuen, zuek nire inguruko informazio pixka bat izan dezazuen.
Ondoren, egunerokoa izenarekin etiketatuta dagoena, egunero idazten nuen. Bertan, bost asteetan, egunez-egunez gertatutakoa azaltzen nuen. Baita ere, argazki batzuk sartu ditut testuaren bukaeran, egun horretako zerbaitekin erlazionatuak daudenak.
Informazioa ere gehitzen joan naiz; batez ere, ikastetxeko informazioa, interesgarria izango zelakoan egin dut.
Egunerokoarekin loturik, hausnarketa batzuk ere egin ditut, gertatzen ziren egoeren inguruan.
Bestetik, haurren fitxak, lanak eta marrazkiak sartu ditut, baita abestiak ere, bloga arinago eta zuen gustukoagoa izango zelakoan.
Nik egindako ariketak ere aurki ditzakegu bertan. Ariketa batzuk marrazkien azalpenak dira, oroitzapenen ingurukoak. Bertan, nire eskola garaiko oroitzapen onak eta txarrak, nire eskolako oroitzapenak, unibertsitateko oroitzapenak eta praktiketako eskolako oroitzapenak aurkituko dituzue.
Gainera, praktiketako eskolan gertatutako gertaera erabakigarri bat ere aipatzen dut, bukaeran nire iritzia eta horren aurrean nik egingo nukeena azalduz.
Azkenik, praktiken inguruan ebaluazio moduan galdera batzuk erantzun ditut.
Besterik gabe, espero dut aurkibidearekin errazago moldatzea nire blogean.
Ondo segi,
Amaia