- Zer da gehien eta gutxien gustatu zaizuena?
Egia esan oso zaila egiten zait gehien eta gutxien gustatu zaidana zer izan den esatea.
Gustatu zaizkidan gauza asko daude, esaterako: bai irakasleek eta bai haurrek egin didaten ongi etorria, irakasleak klaseak emateko modua, haurrei gauza berriak irakasteko modua, ipuinak kontatzeko modua, haurren arreta erakartzeko erabiltzen dituen estrategiak, erabiltzen duen metodologia, gelako antolakuntza, haurrekin duen harremana… gauza guzti horiek oso baliagarriak dira gelan giro ona mantentzeko.
Gutxien gustatu zaidana esatea oso zaila da, gauza onak gehiago ikusi ditut txarrak baino. Txarren artean aipatuko nuke jolasgaraian euria egiten duenean, patiora atera gabe geratzen direla haurrak, ez dutelako patio estalia. Beraz, haur guztiak pasiloetan edo areto nagusian ibiltzen dira jolasean eta haur gehiegi elkartzen dira.
- Nola izan dira irakasle eta ikasleekin harremanak? Nola manejatu zara emozionalki bai irakasle eta ikasleekin?
Irakasle eta ikasleekin harremana oso ona izan da. Irakasleek harrera ona egin didate eta patioan gainontzeko haur hezkuntzako irakasleekin denbora gehiago egoteko aukera ere izan dut. Tutorearen aldetik laguntza handia jaso dut, nire galderak eta zalantzak argitzen lagundu dizkit momenturo. Haurrek ere arrera ona egin didate eta lehenengo egunetik beste andereño bat bezala kontsideratu naute. Askotan zerbait behar dutenean niregana zuzentzen dira, lanak egiten ari direnean laguntza eskatzen didate eta komunera joateko ere baimena eskatzen didate.
- Nola moldatu zarete irakasle “berriak” izanik? Arazoak, abantailak, mugak…
Hasiera batean, nahiz eta batzuetan nire burua galduta ikusi dudan arren, oso gustura sentitzen naiz gelan. Gainera, beste pertsona bat zure ondoan edukitzeak babes handia ematen du. Batzuetan ez nekien nola jokatu behar nuen egoera batzuen aurrean, beraz, irakasleari galdetzen nion eta berak azaldu egiten ninduen berak zer egingo zuen kasu batean zein bestean. Asko ikasten da beste pertsona bat ondoan izanda; eta, are gehiago Haur Hezkuntzan esperientzia handia badauka.
- Bloga (egunkari, argazki, gertaerak, hausnarketak eta abar)… probetxagarriak izan dira?
Egia esan probetxagarria izan da, nahiz eta hasiera batean beldur pixka bat eman. Lehenengo aldia izan da bloga erabiltzen nuela. Hasieran batean ez nekien gauzak nola antolatu behar nituen, baina berehala ohitzen joan naiz. Etorkizunean erabili dezakegun beste tresna bat da; eta, bertan, gure lehenengo praktikaldi honetan bizitako esperientziak konpartitzea oso aberasgarria izan dela iruditu zait.
- Zergatik izan dira hain erakargarriak egin dituzuen praktikak eta zer ikasi duzu?
Praktikak erakargarriak izan dira teorian ikasitakoa praktikan jarri ahal izan dudalako. Benetako ikastetxe baten funtzionamendua nolakoa den eta irakasle baten egitekoa zein den, ikastetxean bertan nola lan egiten den ikustea eta parte hartzea da modurik ohikoena. Gainera, gelako beste kide bat bezala sentiarazi naute lehenengo egunetik eta gelako eguneroko bizitzan asko ikasten da.
Haur bakoitza desberdina dela ikasi dut, mundu bat dela eta bakoitzari behar duena ematen saiatu behar garela ikasi dut. Gainera, irakasleak gurasoekin harreman estua edukitzea ezinbestekoa da, oso garrantzitsuak baitira guraso eta irakasleen arteko bilerak.
Irakaslearen aldetik ere gauza asko ikasi ditut, besteak beste: arazo baten aurrean nola jokatu, gauzak nola irakatsi, ipuinak nola kontatu (gorputz espresioak, ahotsaren aldaketak…), jolasak nola planteatu, harreta mantentzeko estrategiak…
- Esperientzia hau bizi ondoren motibazioak eta poza ikusiz oraindik jarraitu nahi duzue irakasle izanik?
Bai, esperientzia bizi ondoren, garbi daukat ikasketa hauek egiten jarraitu nahi dudala. Praktika egonaldi honi esker, eskolako errealitatea eta irakasle baten benetako lana zein den ikusi ahal izan dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario