Ostiralero bezala, haurrak oso pozik etorri dira eskolara, badakitelako bi eguneko oporrak izango dituztela.
9etan Ingelesa saioa eduki dute. Bueltan, lurrean eseri, otoitz egin eta makinista berria izendatu dugu, beti egiten dugun bezala. Makinistak berari dagozkion ardurak egin ondoren txokoetan banatu ditugu haurrak.
Txokoetan ibili eta gero, gailetak banatu eta patiora atera gara jolasgaraira. Jolasgaraitik bueltan, musika saioa egin dugu. Bertan, abesti ezberdinak abestu; eta, musika doinuak entzun eta errepikatu egiten ditugu (bai eskuekin eta baita ahotsarekin ere, musikak egiten duen modu berean). Azkenik, Ulises egin ondoren, bazkaltzera abiatu gara. Jangelakoak jangelako mantala jantzi dute, etxera bazkaltzera joaten direnak, berriz, berokia.
Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Denak lurrean eseri eta gaur nire azken eguna zenez jolas batzuk egin ditugu, telefono jolasa eta kanika txikiaren jolasa hain zuzen ere. Ondoren jolasgaraira irten gara eta jolasgaraitik bueltan beraiek egindako marrazki batzuk oparitu dizkidate. Irakasleak, berriz, boligrafo eta errotulagailuak oparitu dizkit. Azkenik, agur esan diogu elkarri.
No hay comentarios:
Publicar un comentario