miércoles, 16 de noviembre de 2011

14. EGUNA: Azaroak 16, asteazkena

Asteazkenero bezala, Psikomotrizitate saioa eduki dugu. Gaur ni bakarrik egon naiz gelan egun osoan; izan ere, Korok ezin izan du gaur eskolara etorri.
Beraz, gauza guztiak gelan utzi eta Psikomotrizitate gelara habiatu gara. Haurrak zapatilak kendu eta lurrean marraztutako marraren gainean eseri dira, pareta osatzen nuen bitartean. Behin pareta osaturik, 1, 2 eta 3 zenbatu eta haur guztiek pareta hautsi dute. Ondoren, beraien kabuz haritu dira jolasean.
Saioa bukatzean, material guztia jaso eta erlaxazioa egin dugu, lurrean etzanez eta musika lasaia jarriz.
Gero berriro gure gelara habiatu gara. Bertan otoitz egin dugu abesti bat abestuz. Ondoren, makinista berria izendatu eta berari dagozkion egitekoak egin ondoren gailetak banatu dizkiet haurrei. Azkenik, jolasgaraira atera gara.
Jolasgaraia amaitzean, matematika saioa egin dugu fitxa batzuekin, denak lurrean eserita. Ondoren, ingeleseko gelara eraman ditut haurrak.
12:30etan ingeleseko saioa bukatzean, batzuk jangelan geratu dira eta beste batzuk etxera joan dira bazkaltzera.

Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Denak lurrean eseri eta aurreko egunean Korok azaldutako jolasa egin dut emozioak lantzeko. Hiztegia landu ondoren, txokoetan lan egin eta jolasgaraira atera gara. Bueltan beti bezala, Ulises egin eta abesti bat abestuz hurrengo egunerarte esan dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario