Goizero bezala, Mantala jantzi eta 9ak inguruan patiora abiatu gara haurren bila.
Lehenengo orduan Euskara saioa eduki eta Udazkenari buruz hizketan aritu gara. Bertan, atzo ekarritako hosto ezberdinak ikusi ditugu eta andereño Korok ekarritako Udazkeneko fruitu lehorrak (gaztainak, urrak eta intxaurrak) eta perretxiko ezberdinak ikusteko aukera ere izan dugu. Ondoren, makinista berria izendatu eta makinistak egin beharreko lanak egin ondoren, txokoetan banatu ditugu haurrak.
Jolasgaraitik bueltan, otoitz egin eta “Sagutxo Kaskarina”-ren ipuina kontatu die Korok haurrei. Ipuinaren inguruko eztabaida egin ondoren Ulises egin eta bazkaltzera joan gara, batzuk jangelara eta beste batzuk etxera.
Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Udazkenari buruzko hiztegia landu eta txokoetan banatu ditugu haurrak.
15:30etan jolasgaraira atera gara eta jolasgaraitik bueltan, beti bezala, Ulises egiten utzi dit Korok. Azkenik, abesti bat abestuz hurrengo egunerarte esan dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario