miércoles, 2 de noviembre de 2011

4.EGUNA: Azaroak 2, asteazkena

Asteburu luze hau eta gero, berriz ere eskolara bueltatu gara. Asteazkenero bezala, Psikomotrizitate saioa eduki dugu. Beraz, gauza guztiak gelan utzi eta Psikomotrizitate gelara habiatu gara. Haurrak zapatilak kendu eta lurrean marraztutako marra baten gainean eseri dira, Koro eta biok pareta osatzen genuen bitartean. Behin pareta osaturik, 1, 2 eta 3 zenbatu eta haur guztiak pareta hautsi dute. Ondoren, beraien kabuz haritu dira jolasean. Saioa bukatzean, material guztia jaso eta erlaxazioa egin dugu, lurrean etzanez eta musika lasaia jarriz.
Gero berriro gure gelara habiatu gara. Bertan otoitz egin dugu abesti bat abestuz. Ondoren makinista berria izendatu dugu. Nereari egokitu zaio gaurko makinista izatea, beraz, makinistak egin beharreko lanak egin (haurrak zenbat eta eguraldia eta eguna jarri) eta patiora atera gara jolastera.
Jolasgaraia amaitzean, fitxa batzuen bidez, matematika saioa egin dugu denak lurrean eserita. Ondoren, ingeleseko gelara eraman ditugu haurrak.
12:30etan ingeleseko saioa bukatzean, batzuk jangelan geratu dira eta beste batzuk etxera joan dira bazkaltzera.

Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Denak lurrean eseri eta Korok ea “Txirrita eta Inurria”-ren ipuina kontatu nahi nien galde dit. Nik bi aldiz pentsatu gabe baietz esan diot. Ipuina kontatzen amaitzean, galdera batzuk planteatu dizkiet haurrei, Korok egiten duen bezala. Galderen inguruko eztabaida amaitu dugunean, txokoetan banatu ditugu haurrak. Txokoetan ibili ondoren, material guztia jaso eta abesti bat abestuz hurrengo egunerarte esan dugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario