lunes, 28 de noviembre de 2011

Gertaera erabakigarriak: taldeak eztabaidak egiteko

Leire Zubeldiak idatzitako, Mutil bakartiaren, gertaera erabakigarria irakurri ondoren nire iritzia emango dizuet:

Badakigu ez dela lehenengo aldiz gertatzen Jonen egoera hau; beraz, ni kasu horretan haurrarengana gerturatuko nintzateke ziurtasuna emanez eta besteekin jolastera bultzatuz, baina inoiz behartu gabe. Ezin da haur bat nahi ez duen zerbait egitera behartu, beti errespetatu egin behar dugu haurraren erabakia. Galderen bidez saiatuko nintzateke besteekin jolastera animatuz. Bestalde, haurra jolasean bakarrik ibiltzea ez zait iruditzen arazo handia denik gustura badago behintzat. Beste gauza bat izango litzateke gainontzeko haurrek baztertzen dutelako bakarrik jolastea.

viernes, 25 de noviembre de 2011

3. Hausnarketa

Azken astearen eta praktikako egonaldi osoaren hausnarketa txiki bat egingo dut:

Dagoeneko gaur izan da nire praktiketako azken eguna eta oso gustura ibili naizela esan beharra dut. Oso aberasgarria izan da 4 urteko haurrekin egotea; izan ere, inoiz ez baitut izan horrelako haurrekin gela batean egoteko aukera.
Hasieratik, bai irakasleekin eta baita haurrekin ere, oso ondo eramaten saiatu naiz eta urduritasunak alde batera utziz, elkarrekin gauza berri asko ikasi ditugu.
Gainera, bai haurrek eta baita irakasleek ere oso jarrera ona izan dute nirekin; beraz, positibotzat hartzen dut hilabete hau.
Negatibo bezala denbora gutxi izan dela pentsatzen dut, pena handiarekin agurtu dugu elkarri.
Bestalde, aipatu beharra dut bost aste hauetan asko ikasi dudala eta oso baliagarria izan zaidala; ez baita berdina unibertsitatera joan eta egoera batzuk entzun edota benetako momentu erreal horiek bizitzea.
Azkenik, haur bakoitza desberdina dela, mundu bat dela, eta beraien beharretara moldatu behar garela ikasi dut.

Elkarrizketaren Ezaugarriak

Hemen duzue gurasoekin elkarrizketa bat egiten hasi aurretik, kontuan hartu beharreko zenbait ezaugarri:

Gorputz Lanketa: Arnasketa

Hemen duzue arnasketa lantzeko gelan egin genuen ariketa bat:

21. EGUNA: Azaroak 25, ostirala

Ostiralero bezala, haurrak oso pozik etorri dira eskolara, badakitelako bi eguneko oporrak izango dituztela.
9etan Ingelesa saioa eduki dute. Bueltan, lurrean eseri, otoitz egin eta makinista berria izendatu dugu, beti egiten dugun bezala. Makinistak berari dagozkion ardurak egin ondoren txokoetan banatu ditugu haurrak.
Txokoetan ibili eta gero, gailetak banatu eta patiora atera gara jolasgaraira. Jolasgaraitik bueltan, musika saioa egin dugu. Bertan, abesti ezberdinak abestu; eta, musika doinuak entzun eta errepikatu egiten ditugu (bai eskuekin eta baita ahotsarekin ere, musikak egiten duen modu berean). Azkenik, Ulises egin ondoren, bazkaltzera abiatu gara. Jangelakoak jangelako mantala jantzi dute, etxera bazkaltzera joaten direnak, berriz, berokia.

Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Denak lurrean eseri eta gaur nire azken eguna zenez jolas batzuk egin ditugu, telefono jolasa eta kanika txikiaren jolasa hain zuzen ere. Ondoren jolasgaraira irten gara eta jolasgaraitik bueltan beraiek egindako marrazki batzuk oparitu dizkidate. Irakasleak, berriz, boligrafo eta errotulagailuak oparitu dizkit. Azkenik, agur esan diogu elkarri.


jueves, 24 de noviembre de 2011

20.EGUNA: Azaroak 24, osteguna

Goizero bezala, Mantala jantzi eta 9ak inguruan patiora abiatu naiz haurren bila.
Lehenengo orduan euskara saioa izan dugu. Bertan, makinistari dagozkion ardurak egin ondoren, otoitz egin dugu abesti baten bidez. Hau egin eta gero, “Mari Kanela”-ren ipuina kontatu diet haurrei. Ipuinaren inguruko galdera batzuk egin ondoren, makinistak txokoetako txartelak aldatu, “bat, bi eta hiru txokotara” esan eta txokoetan ibili dira haurrak jolasean.
10:30etan ingelesa saio eduki dute eta ondoren jolasgaraia.
Ostegunero bezala, jolasgaraia amaitzean, bideo saioa izan dugu. Beraz, bideo aretora abiatu gara. Bideoa ikusi ondoren, gelara itzuli eta Ulises egin dugu.

Arratsaldean 12:30etan sartu gara gelara. Denak lurrean eseri eta hiztegia landu dugu. Ondoren, makinistak txartelak aldatu eta txokoetan banatu ditugu haurrak.
15:30ak aldera patiora atera gara, jolasgaraiaren ordua baitzen. Jolasgaraia eta gero Ulises egin eta abesti bat abestuz, hurrengo egunerarte esan dugu.

miércoles, 23 de noviembre de 2011

19.EGUNA: Azaroak 23, azteazkena

Asteazkenero bezala, Psikomotrizitate saioa eduki dugu.
Beraz, gauza guztiak gelan utzi eta Psikomotrizitate gelara habiatu gara. Haurrak zapatilak kendu eta lurrean marraztutako marraren gainean eseri dira, pareta osatzen genuen bitartean. Behin pareta osaturik, 1, 2 eta 3 zenbatu eta haur guztiek pareta hautsi dute. Ondoren, beraien kabuz haritu dira jolasean.
Saioa bukatzean, material guztia jaso eta erlaxazioa egin dugu, lurrean etzanez eta musika lasaia jarriz.
Gero berriro gure gelara habiatu gara. Bertan otoitz egin dugu abesti bat abestuz. Ondoren, makinista berria izendatu eta berari dagozkion egitekoak egin ondoren gailetak banatu dizkiet haurrei. Azkenik, jolasgaraira atera gara.
Jolasgaraia amaitzean, matematika saioa egin dugu fitxa batzuekin, denak lurrean eserita. Ondoren, ingeleseko gelara eraman ditut haurrak.
12:30etan ingeleseko saioa bukatzean, batzuk jangelan geratu dira eta beste batzuk etxera joan dira bazkaltzera.

Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Denak lurrean eseri eta “Mari Kanela” ipuinaren inguruko abestiak entzun ditugu. Ondoren, hiztegia landu dugu; azkenik, txokoetan lan egin eta jolasgaraira atera gara. Bueltan beti bezala, Ulises egin eta abesti bat abestuz hurrengo egunerarte esan dugu.

martes, 22 de noviembre de 2011

18. EGUNA: Azaroak 22, asteartea

Goizero bezala, Mantala jantzi eta 9ak inguruan patiora abiatu naiz haurren bila.
Lehenengo orduan Euskara saioa eduki eta egia eta gezurrei buruz hizketan aritu gara. Ondoren, makinista berria izendatu eta makinistak egin beharreko lanak egin ondoren, txokoetan banatu ditugu haurrak.
Jolasgaraitik bueltan, otoitz egin eta “Mari Kanela”-ren ipuina kontatu diet. Ipuinaren inguruko eztabaida egin ondoren Ulises egin eta bazkaltzera joan gara, batzuk jangelara eta beste batzuk etxera.

Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Oraingo honetan ere 2 urtekoen gelara jaitsi behar izan dut, andereñoa gaixo jarraitzen duelako.
2 urtekoen gelara jaitsi naizenean, haurrak siesta egiten ari ziren atzo bezala. Pixkanaka esnatzen joan direnean, zapatilak jantzi, batzuei fardelak aldatu eta beste batzuk komunera eraman ditut pixa egitera. Ondoren libre aritu dira jolasean etxera joateko ordua iritsi arte.

lunes, 21 de noviembre de 2011

Gertaera erabakigarria

Nire Haur Hezkuntzako lehenengo praktika Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxean burutzen ari naiz. 4 urtekoen gelan nago eta  oso gustura gainera. Egia esan, oso zaila egin zait egoera erabakigarria aukeratzea, ez baitut atentzioa deitu didan ezer berezirik ikusi, ez behintzat egoera erabakigarri moduan azaltzeko. Hala ere, gertaera bat kontatuko dizuet.

Nire gelan badago Ibai izeneko mutil bat, oso berritsua eta hiztuna dena. Ibairi asko gustatzen zaio hitz egitea eta inoiz ez da geldirik egoten. Lehen aldiz ikusi nuenean haur lasaia iruditu zitzaidan, baina denborarekin nahiko bihurria dela  antzeman dut. Askotan, beste haurrak zirikatzen ditu; eta, gaienera,  gelan zerbait azaltzen ari garenean edo isilik egoteko esaten dugunean, bera batzuetan hitz egiten egoten da aldamenekoarekin edota tokiz aldatzen ibiltzen da, bere ikaskideak zirikatuz.
Gela barruan edo jolasgaraian gaudenean, askotan etortzen da guregana esanez: “Eske Ikerrek jo egin dit”, “Eske bera hasi da”…  Egoera hauetan guk esaten dioguna da berak ere aurretik zerbait egingo zuela besteak bera jotzeko.  Gainera, Ibaiek norbait jo ezkero barkamena eskatzeko esaten diogunean askotan honelakoak esaten dizkigu: “Ez, bera hasi da”, “Ez, ez diot barkamena eskatuko”… Nahiko burugogorra da baina azkenean badaki barkamena eskatu behar duela. Nahiz eta bihurri samarra izan oso trebea da lan mota ezberdinak egiteko. Hizkuntzan oso trebea da eta gelakideekin euskaraz hitz egiten du. Eskulanak egitea atsegin du eta horiek egiteko imajinazio handia dauka. Orokorren, ume azkarra eta zintzoa da nahiz eta bihurri xamarra ere izan.
Andereño Kororekin hitz egin ondoren jakin izan dut 3 anai direla eta gurasoak orain dela gutxi banandu direla. Anai zaharrago bat dauka 10 urtekoa eta bere bikia den Jokin, 4 urteko Izaskunen gelakoa. Jokin ez dut asko ezagutzen, behin egon nintzen Izaskunen gelan arratsalde batez zaintza bat egiten. Jokini buruz bakarrik esan oso mugitua dela baino ez Ibai bezain bihurria. Beraz, askotan eskolan duen jarrera edo eskolan erakusten duen jarrera, etxeko egoerak bultzatzen duela uste dut. Zuei zer iruditzen zaizue?

17.EGUNA: Azaroak 21, astelehena

Asteburua pasa ondoren, iritsi da berriro astelehena. 9etan haurren bila jaitsi naiz patiora.  Lehenengo orduan, asteburuan egindakoari buruz hitz egin dugu; ondoren, makinista berria izendatu dugu. Makinistak, haurrak zenbatu, zenbat falta diren esan eta zer egun den eta zer eguraldia egiten duen adierazi du. 9:30etan Ingelesera eraman ditut haurrak. Ingelesa eduki duten bitartean, hurrengo saioetan egingo duguna prestatu dugu.
Ingelesetik bueltan, lurrean eseri eta txokoetan banatu ditut haurrak.
Jolasgaraia 11etan eduki dute beti bezala. Jolasgaraitik bueltan, lurrean eseri, otoitz egin eta matematika egin dugu. Azkenik, txokoetan ibili dira haurrak bazkatzera joan baino lehen.

Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Oraingo honetan 2 urtekoen gelara jaitsi behar izan dut, 2 urtekoen gelako andereño bat gaixo dagoelako.
2 urtekoen gelara jaitsi naizenean, haurrak siesta egiten ari ziren. Hala ere, pixkanaka-pixkanaka esnatzen joan dira. Orduan nik zapatilak jantzi, batzuei fardelak aldatu eta beste batzuk komunera eraman ditut pixa egitera. Ondoren libre aritu dira jolasean etxera joateko ordua iritsi arte.

Praktiketako eskolan


Egindako marrazkian ikusten duzuen bezala, praktiketako ikastetxean dauden 4 txokoak marraztu ditut.
Praktikak Andoaingo La Salle Ikastetxean egiten ari naiz, 4 urtekoen gelan. Gainera, praktikaldiko azkeneko egunetan gaude eta egia esan oso azkar pasatzen ari zaizkit egunak. Koro da 4 urtekoen andereñoa eta aitortu beharra daukat gauza berri asko ikasten ari naizela berarengandik, berak esperientzia handia baitauka Haur Hezkuntzan. Eskolan gustura sentitzen naiz, bai haurrekin baita irakasleekin ere. Haurrek andereño deitzen didate eta horrek asko pozten nau; izan ere, beste andereño bat bezala kontsideratu nautelako lehenengo egunetik. Lanak egiten ari direnean laguntza eskatzen didate eta komunera joateko ere baimena eskatzen didate. Eskolaz kanpo beraien gurasoei andereño berria dutela esaten diete eta kalean ikusten nautenean deika asten zaizkit “agur” esanez.
Marrazkian gelako txoko guztiak marraztu ditut; izan ere, txoko guztietan egon naiz. Batetik, bertan nola lan egiten duten ikusiz; bestetik, haurrei laguntza eskainiz. Txoko hauetan haur batetik bestera dauden diferentziak eta aldeak ikusi eta aztertzeko aukera izan ditut. Batzuk hizkuntzarekin trebeagoak dira, beste batzuk zenbakiekin, letrekin, hiztegiarekin, eskulanekin… Gainera, badaude haur batzuk atentzioa erakartzen dutenak eta asko kostatzen zaienak eginbeharrekoan kontzentratzea. Beraz, argi geratu zaidana da haur bakoitza mundu bat dela eta beraien beharretara egokitu behar garela.
Txoko guztietan ibili eta gero, margotegi txokoan atentzioa deitu didana izan da 4 urterekin oraindik batzuk ez dakitela beraien izena kopiatzen. Kasu hauetan ikusi dut andereño Korok berak idazten dizkiela haur horiei izenak. Nik , berriz, izena idazten ez dakiten haur horiei denbora gehiago eskainiko nien izena nola idazten den erakutsiz. Beste batzuek, berriz, izena idazterakoan letrak alderantziz edo ordena desegokian idazten dutela ikusi dut. Kasu horietan andereño Korok izena ondo idazten die eta beraiek berriro kopiatzen dute. Kasu honetan, nik ere horrela egingo nuke.
Arreta deitutako beste gertakari bat izan da, beraien artean erdaraz hitz egiteko joera handia dutela; baina ez bakarrik beraien artean, andereño Kororengana edo niregana zuzentzerakoan ere erdaraz egiten dute batzuk. Andereño Korok, erdaraz esandako hori euskaraz nola esaten den gogorarazten die berarengana erdaraz zuzentzen diren bakoitzean. Kasu honetan, nik berdin jokatuko nuke. Hala eta guztiz ere, beraien artean erdaraz hitz egiten entzuten ditudanean, atentzioa deituko nien eskolan euskaraz hitz egin behar dela esanez eta ez erdaraz.
Praktikaldi hau oso esperientzia polita izaten ari da, haurrekin gauza berri asko ikasten ari naiz. Gainera, nahiz eta batzuetan nire burua galduta ikusi dudan arren, oso gustura sentitzen naiz gelan.

sábado, 19 de noviembre de 2011

2. Hausnarketa

Hurrengo bi asteen hausnarketa txiki bat egingo dut:

Lehenengo bi asteak ikaragarriak izan diren harren, oraingo azken bi aste hauek zoragarriak izan dira.
Dagoeneko konfiantza handia dago eta horrek asko laguntzen du. Asko ikasten ari naiz, bai Korori esker eta baita haurrei esker, haurrekin gauza berri asko ikasten baitira.
Gainera, irakasleak gelan haurrekin egoteaz gain, atzetik beste lan potolo bat egiten dutela ikusi ahal izan dut.
Pixkanaka-pixkanaka ipuinak kontatzen trebatzen ari naiz eta gelako ekintza askotan parte hartzen uzten dit Korok.
Beraz, aitortu beharra daukat oso pozik nagoela nire praktiketako egonaldi honekin, oso gustura nagoela ikastetxean eta asko ikasten hari naizela.

viernes, 18 de noviembre de 2011

16.EGUNA: Azaroak 18, ostirala

Ostiralero bezala, haurrak oso pozik etorri dira eskolara, badakitelako bi eguneko oporrak izango dituztela.
9etan Ingelesa saioa eduki duten bitartean, Korok eta biok hurrengo ordurako materiala prestatu dugu, egin behar dituzten fitxak, kopiak atera, etab.
Ingelesetik bueltan, lurrean eseri, otoitz egin eta makinista berria izendatu dugu, beti egiten dugun bezala. Makinistak berari dagozkion ardurak egin ondoren txokoetan banatu ditugu haurrak.
Txokoetan ibili ondoren, gailetak banatu eta patiora atera gara jolasgaraira. Jolasgaraitik bueltan, musika saioa egin dugu. Bertan, “Zapataundi” ipuinaren inguruko abesti ezberdinak abestu; eta, musika doinuak entzun eta errepikatu egiten ditugu (bai eskuekin eta baita ahotsarekin ere, musikak egiten duen modu berean). Azkenik, Ulises egin ondoren, bazkaltzera abiatu gara. Jangelakoak jangelako mantala jantzi dute, etxera bazkaltzera joaten direnak, berriz, berokia.

Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Denak lurrean eseri eta argazki erakustaldi bat ikustera joan gara Kultur Etxera. Bertan antzinako eskolen eta gaur egungo eskolen argazkiak ikusi ditugu. Bueltan ikusitakoaz zertxobait hitz egin, Ulises egin eta poz-pozik abestien bidez agur esan diogu elkarri.

jueves, 17 de noviembre de 2011

15.EGUNA: Azaroak 17, osteguna

Goizero bezala, Mantala jantzi eta 9ak inguruan patiora abiatu naiz haurren bila.
Lehenengo orduan euskara saioa izan dugu. Bertan, makinistari dagozkion ardurak egin eta otoitz egin dugu abesti baten bidez. Hau egin eta gero, “Zapataundi”-ren ipuina kontatu diet haurrei. Ipuinaren inguruko galdera batzuk egin ondoren, makinistak txokoetako txartelak aldatu, “bat, bi eta hiru txokotara” esan eta txokoetan ibili dira haurrak jolasean.
10:30etan ingelesa saio eduki dute eta ondoren jolasgaraia.
Ostegunero bezala, jolasgaraia amaitzean, bideo saioa izan dugu. Beraz, bideo aretora abiatu gara. Bideoa ikusi ondoren, gelara itzuli eta Ulises egin dugu.

Arratsaldean 12:30etan sartu gara gelara. Denak lurrean eseri eta hiztegia landu dugu. Ondoren, makinistak txartelak aldatu eta txokoetan banatu ditugu haurrak.
15:30ak aldera patiora atera gara, jolasgaraiaren ordua baitzen. Jolasgaraia eta gero, Ulises egin eta abesti bat abestuz, hurrengo egunerarte esan dugu.


miércoles, 16 de noviembre de 2011

14. EGUNA: Azaroak 16, asteazkena

Asteazkenero bezala, Psikomotrizitate saioa eduki dugu. Gaur ni bakarrik egon naiz gelan egun osoan; izan ere, Korok ezin izan du gaur eskolara etorri.
Beraz, gauza guztiak gelan utzi eta Psikomotrizitate gelara habiatu gara. Haurrak zapatilak kendu eta lurrean marraztutako marraren gainean eseri dira, pareta osatzen nuen bitartean. Behin pareta osaturik, 1, 2 eta 3 zenbatu eta haur guztiek pareta hautsi dute. Ondoren, beraien kabuz haritu dira jolasean.
Saioa bukatzean, material guztia jaso eta erlaxazioa egin dugu, lurrean etzanez eta musika lasaia jarriz.
Gero berriro gure gelara habiatu gara. Bertan otoitz egin dugu abesti bat abestuz. Ondoren, makinista berria izendatu eta berari dagozkion egitekoak egin ondoren gailetak banatu dizkiet haurrei. Azkenik, jolasgaraira atera gara.
Jolasgaraia amaitzean, matematika saioa egin dugu fitxa batzuekin, denak lurrean eserita. Ondoren, ingeleseko gelara eraman ditut haurrak.
12:30etan ingeleseko saioa bukatzean, batzuk jangelan geratu dira eta beste batzuk etxera joan dira bazkaltzera.

Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Denak lurrean eseri eta aurreko egunean Korok azaldutako jolasa egin dut emozioak lantzeko. Hiztegia landu ondoren, txokoetan lan egin eta jolasgaraira atera gara. Bueltan beti bezala, Ulises egin eta abesti bat abestuz hurrengo egunerarte esan dugu.

martes, 15 de noviembre de 2011

13.EGUNA: Azaroak 15, asteartea

Goizero bezala, Mantala jantzi eta 9ak inguruan patiora abiatu naiz haurren bila.
Lehenengo orduan Euskara saioa eduki eta emozioei buruz hizketan aritu gara. Horretarako, joku moduko bat egin dugu. Haurrei ea nola sentitzen ziren galdetu (pozik, haserre, triste…) eta haiek erantzun egin digute. Ondoren, makinista berria izendatu eta makinistak egin beharreko lanak egin ondoren, txokoetan banatu ditugu haurrak.
Jolasgaraitik bueltan, otoitz egin eta “Zapataundi”-ren ipuina kontatu diet. Ipuinaren inguruko eztabaida egin ondoren Ulises egin eta bazkaltzera joan gara, batzuk jangelara eta beste batzuk etxera.

Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Hiztegia landu eta txokoetan banatu ditugu haurrak.
15:30etan jolasgaraira atera gara eta jolasgaraitik bueltan, beti bezala, Ulises egiten utzi dit Korok. Azkenik, abesti  bat abestuz hurrengo egunerarte esan dugu.

lunes, 14 de noviembre de 2011

12.EGUNA: Azaroak 14, astelehena

Asteburua pasa ondoren, iritsi da berriro astelehena. 9etan haurren bila jaitsi naiz patiora.  Lehenengo orduan, asteburuan egindakoari buruz hitz egin dugu; ondoren, makinista berria izendatu dugu. Makinistak, haurrak zenbatu, zenbat falta diren esan eta zer egun den eta zer eguraldia egiten duen adierazi du.
9:30etan Ingelesera eraman ditut haurrak. Ingelesa eduki duten bitartean, hurrengo saioetan egingo duguna prestatu dugu Korok eta biok. Aste honetan emozioak landuko dituzte.
Ingelesetik bueltan, lurrean eseri eta txokoetan banatu ditut haurrak.
Jolasgaraia 11etan eduki dute beti bezala. Jolasgaraitik bueltan, lurrean eseri, otoitz egin eta matematika egin dugu. Azkenik, txokoetan ibili dira haurrak bazkatzera joan baino lehen.

Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Musika saio egin dugu beti egiten dugun modu berean. Ondoren, makinistak txartelak aldatu eta txokoetan ibili dira haurrak.
Jolasgaraira 15:30etan atera gara, beti egiten dugun bezala. Bueltan, Ulises egin eta abesti  bat abestuz hurrengo egunerarte esan dugu.


 

viernes, 11 de noviembre de 2011

11.EGUNA: Azaroak 11, ostirala

Ostiralero bezala, haurrak oso pozik etorri dira eskolara, badakitelako bi eguneko oporrak izango dituztela.
9etan Ingelesa saioa eduki duten bitartean, Korok eta biok hurrengo ordurako materiala prestatu dugu, egin behar dituzten fitxak, kopiak atera, etab.
Ingelesetik bueltan, lurrean eseri, otoitz egin eta makinista berria izendatu dugu, beti egiten dugun bezala. Makinistak berari dagozkion ardurak egin ondoren txokoetan banatu ditugu haurrak.
Txokoetan ibili ondoren, gailetak banatu eta patiora atera gara jolasgaraira. Jolasgaraitik bueltan, musika saioa egin dugu. Bertan, “Sagutxo kaskarina” ipuinaren inguruko abesti ezberdinak abestu; eta, musika doinuak entzun eta errepikatu ditugu (bai eskuekin eta baita ahotsarekin ere, musikak egiten duen modu berean). Azkenik, Ulises nire kontu egiten utzi ondoren, bazkaltzera abiatu gara. Jangelakoak jangelako mantala jantzi dute, etxera bazkaltzera joaten direnak, berriz, berokia.
 
Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Denak lurrean eseri eta “Sagutxo kaskarina” ipuinaren antzerkia egin dute haurrek. Ondoren jolasgaraira irten gara. Jolasgaraitik bueltan, Ulises egin eta poz-pozik abestien bidez agur esan diogu elkarri.

jueves, 10 de noviembre de 2011

10.EGUNA: Azaroak 10, osteguna

Goizero bezala, Mantala jantzi eta 9ak inguruan patiora abiatu naiz haurren bila.
Lehenengo orduan euskara saioa izan dugu. Bertan, makinistari dagozkion ardurak egin eta otoitz egin dugu abesti baten bidez. Hau egin eta gero, “Sagutxo Kaskarina”-ren ipuina kontatu diet haurrei. Ipuinaren inguruko galdera batzuk egin ondoren, makinistak txokoetako txartelak aldatu, “bat, bi eta hiru txokotara” esan eta txokoetan ibili dira haurrak jolasean.
10:30etan ingelesa saio eduki dute eta ondoren jolasgaraia.
Ostegunero bezala, jolasgaraia amaitzean, bideo saioa izan dugu. Beraz, bideo aretora abiatu gara. Bideoa ikusi ondoren, gelara itzuli eta Ulises egin dugu.

Arratsaldean 12:30etan sartu gara gelara. Denak lurrean eseri eta hiztegia landu dugu. Ondoren, makinistak txartelak aldatu eta txokoetan banatu ditugu haurrak.
15:30ak aldera patiora atera gara, jolasgaraiaren ordua baitzen. Jolasgaraia eta gero Ulises egin eta abesti bat abestuz, hurrengo egunerarte esan dugu.

miércoles, 9 de noviembre de 2011

Ni Unibertsitatean


Egindako marrazkian ikusten duzuen bezala, neure burua marraztu dut unibertsitateko irakasle-eskolan.
Egia esan, txikia nintzenean ile apaintzailea izan nahi nuen, beti orrazi bat eskuetan nuela ibiltzen bainintzen panpinei ilea orrazten. Gero, erizaina izan nahi nuela esaten nion amari, oso gustuko bainuen biologia ikasgaia eta gaixoekin lan egiten ikusten nuen neure burua.
Denborak aurrera egin ahala, iritziz aldatzen joan nintzen. Batxiler zientifikoa bukatu ondoren, konturatu nintzen erizaina izateko asko ikasi behar zela eta niri ikastea, egia esan, ez zait asko gustatu inoiz. Horregatik, batxilerra bukatu ondoren, goi mailako heziketa ziklo bat ikastea erabaki nuen, karrera bat ikastea gehiegizkoa zela iruditzen zitzaidalako. Beraz, Administrazio eta Finantzak ikastea erabaki nuen, gustuko nuen zerbait baitzen. Hala ere, selektibitate probara aurkeztu eta gainditu nuen.
Modulu hori amaitu ondoren eta praktikak egin ondoren, lanean hasi nintzen. Laneko mundua zertxobait gehiago ezagutu; eta, gaur egungo krisiarekin zegoen egoerak bultzatuta, ikasten jarraitzea erabaki nuen. Haurrak oso gustuko ditudanez, Haur Hezkuntzako irakaslea izan nahi nuela erabaki nuen. Horregatik, Haur Hezkuntza ikastea erabaki nuen Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan.

Orain goian azaltzen den marrazkia azalduko dizuet. Bertan ni azaltzen naiz irakasle-eskolan. Horrela imajinatu dut neure burua bertan nagoenean. Hau da, mahaian eserita, apunteak aurrean ditudala, arreta jartzen, irakaslearen azalpenak entzuten eta apunte berriak hartzen. Egia esan nahiko langilea eta txukuna nahiz apunteak hartzeko garaian. Apunteak hartzea gustuko dut, izan ere, ongi etorriko zaizkit gero azterketa garaia iristen denean hobeto ikasi ahal izateko. Marrazkian ikusten den bezala, erabiltzen ditudan gauzarik oinarrizkoenak ere marraztu ditut, esaterako: arkatza, borragoma, estutxea, koadernoa…
Azkenik, ikusi dezakezuenez, agenda bat ere marraztu dut. Gainera, ikasle batentzat oso beharrezkoa dela agenda bat edukitzea uste dut. Nik bertan gauzak eguneratuak eramaten ditut, bai etxeko lanak, azterketak…
Lehen aipatu dudan bezala, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan ikasten ari naiz Haur hezkuntzako gradua. Egia esan oso gustura eta pozik joaten nahiz Unibertsitatera. Nire etorkizunari begira oso baliagarriak diren gauza berri asko ikasi nahi ditut bertan.
Graduko 2.mailan nagoenez, orain praktiketan nabil Andoaingo La Salle Berrozpe Ikastetxean eta oso gustura nabilela aitortu behar dizuet. Haurrekin gauza berri asko ikas daitezke. Oraindik bi urte gehiago geratzen zaizkit Haur Hezkuntzako gradua bukatzeko eta ziur nago gauza asko geratzen zaizkidala ikasteko 2 urte hauetan. Praktikak orain arte ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bat dela uste dut, benetako errealitatea ikusi ahal izateko; hau da, irakasle baten lana zertan datza ikustea.

9.EGUNA: Azaroak 9, asteazkena

Asteazkenero bezala, Psikomotrizitate saioa eduki dugu, 10:15 arte gutxi gorabehera. Gaurtik aurrera, Korok niri utziko dit gela zuzentzen, ni 4 urtekoen gelako tutorea edo andereñoa izango banintz bezala. Beraz, gauza guztiak gelan utzi eta Psikomotrizitate gelara habiatu gara. Haurrak zapatilak kendu eta lurrean marraztutako marraren gainean eseri dira, Koro eta biok pareta osatzen genuen bitartean. Behin pareta osaturik, 1, 2 eta 3 zenbatu dut eta haur guztiak pareta hautsi dute. Ondoren, beraien kabuz haritu dira jolasean. Saioa bukatzean, material guztia jaso eta erlaxazioa egin dugu, lurrean etzanez eta musika lasaia jarri diet.
Gero berriro gure gelara habiatu gara. Bertan otoitz egin dugu abesti bat abestuz. Ondoren, makinista berria izendatu dut, gaurko makinista Liher izan da. Makinistaren egitekoak egin ondoren gailetak banatu dizkiet haurrei eta jolasgaraira atera gara.
Jolasgaraia amaitzean, matematika saioa egin dugu fitxa batzuekin, denak lurrean eserita. Ondoren, ingeleseko gelara eraman ditugu haurrak.
12:30etan ingeleseko saioa bukatzean, batzuk jangelan geratu dira eta beste batzuk etxera joan dira bazkaltzera.

Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Denak lurrean eseri eta Udazkenari buruz hitz egin dugu pixka bat. Bertan zuhaitz mota ezberdinak ikusi (Haritza, Pagoa, Pinua, Izeia…) eta hiztegia landu dugu. Ondoren, txokoetan lan egin eta jolasgaraira atera gara. Bueltan ,beti bezala, Ulises egin eta abesti bat abestuz hurrengo egunerarte esan dugu.

martes, 8 de noviembre de 2011

8.EGUNA: Azaroak 8, asteartea:

Goizero bezala, Mantala jantzi eta 9ak inguruan patiora abiatu gara haurren bila.
Lehenengo orduan Euskara saioa eduki eta Udazkenari buruz hizketan aritu gara. Bertan, atzo ekarritako hosto ezberdinak ikusi ditugu eta andereño Korok ekarritako Udazkeneko fruitu lehorrak (gaztainak, urrak eta intxaurrak) eta perretxiko ezberdinak ikusteko aukera ere izan dugu. Ondoren, makinista berria izendatu eta makinistak egin beharreko lanak egin ondoren, txokoetan banatu ditugu haurrak.
Jolasgaraitik bueltan, otoitz egin eta “Sagutxo Kaskarina”-ren ipuina kontatu die Korok haurrei. Ipuinaren inguruko eztabaida egin ondoren Ulises egin eta bazkaltzera joan gara, batzuk jangelara eta beste batzuk etxera.

Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Udazkenari buruzko hiztegia landu eta txokoetan banatu ditugu haurrak.
15:30etan jolasgaraira atera gara eta jolasgaraitik bueltan, beti bezala, Ulises egiten utzi dit Korok. Azkenik, abesti  bat abestuz hurrengo egunerarte esan dugu.

lunes, 7 de noviembre de 2011

7.EGUNA: Azaroak 7, astelehena

Asteburua pasa ondoren, iritsi da berriro astelehena. 9etan haurren bila jaitsi gara patiora.  Lehenengo orduan, asteburuan egindakoari buruz hitz egin dugu; ondoren, makinista berria izendatu dugu. Makinistak, haurrak zenbatu, zenbat falta diren esan eta zer egun den eta zer eguraldia egiten duen adierazi du.
9:30etan Ingelesera eraman ditugu haurrak. Ingelesa eduki duten bitartean, haurrek ekarri dituzten hosto ezberdinak ikusi eta sailkatu ditugu Koro eta biok.
Ingelesetik bueltan, lurrean eseri eta txokoetan banatu ditugu haurrak.
Jolasgaraia 11etan eduki dute beti bezala. Jolasgaraitik bueltan, lurrean eseri, otoitz egin eta matematika egin dugu. Azkenik, txokoetan ibili dira haurrak bazkatzera joan baino lehen.

Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Musika saio egin dugu beti egiten dugun modu berean. Ondoren, makinistak txartelak aldatu eta txokoetan ibili dira haurrak.
Jolasgaraira 15:30etan atera gara, beti egiten dugun bezala. Bueltan, Ulises egin eta abesti  bat abestuz hurrengo egunerarte esan dugu.

Ulises Proiektua

Esan nizuen bezala, Ulises proiektua zer den azalduko dizuet. Aurretik entzunda edukita ere, egia esan nik ez nuen ezagutzen proiektu hau, aurretik sekula ikusi gabe nengoelako. Ulises proiektuaren helburua, haurren neuronak garatzea da; garrantzitsua da irudia ikusten duten bitartean adi-adi egotea. Horretarako, andereñoak gaika sailkatutako folio batzuk ditu, folio horietan irudi bat azaltzen delarik. Irudiaren atzean, datu esanguratsu batzuk azaltzen dira irudiari buruz. Andereñoak Ulises proiektuari hitz hauekin ematen dio hasiera: “Ulises Ulises, zeri buruz hitz egingo diguzu gaur?...”

sábado, 5 de noviembre de 2011

1. Hausnarketa

Lehenengo bi asteak pasata, hausnarketa txiki bat egingo dut:

Andoaingo La Salle Berrozpe Ikastetxean ari naiz praktikak egiten eta 5 urtekoen gelan nago. Hasieran, ez nekien nolako taldea izango zen eta horregatik, nahiko urduri joan nintzen nire lehenengo praktiketara.

Oroitzen dut, lehenengo egunean, oso urduri nengoela. Gelara sartu eta ez nekien zer egin, zer esan, haurrak ere ez nituen ezagutzen… Hala ere, oso gustura bueltatu nintzen etxera, oso egun zoragarria izan baitzen lehenengoa.

Bigarren egunean, lasaiago joan nintzen. Haurrek ezagutzen ninduten lehenengo egunetik eta nik ere, haiei, pixkanaka-pixkanaka ezagutzen nindoan.

Horrela, egunetik egunera, lasaiago joaten nintzen eskolara, elkarrekin konfiantza hartzen ari ginelako.

viernes, 4 de noviembre de 2011

Ordutegia

Honako hau da nire gelako ordutegia:

6. EGUNA: Azaroak 4, ostirala

Gaur denak oso pozik etorri dira eskolara, gaur ostirala da eta badakite bi eguneko oporrak izango dituztela.
9etan Ingelesa saioa eduki duten bitartean, Korok eta biok hurrengo ordurako materiala prestatu dugu, egin behar dituzten fitxak, kopiak atera, etab.
Ingelesetik bueltan, lurrean eseri, otoitz egin eta makinista berria izendatu dugu. Makinistak, berari dagozkion ardurak egin ondoren, Udazkena gaia lantzen ari garenez, astelehenerako gelara hosto ezberdinak ekartzeko esan die Korok haurrei.
Gailetak banatu ondoren, patiora atera gara. Jolasgaraitik bueltan, musika saioa egin dugu. Bertan, “Txirrita eta Inurria” ipuinaren inguruko abesti ezberdinak abestu; eta, musika doinuak entzun eta errepikatu egin ditugu (bai eskuekin eta baita ahotsarekin ere, musikak egiten duen modu berean). Azkenik, Ulises nire kontu egiten utzi ondoren, bazkaltzera abiatu gara. Jangelakoak jangelako mantala jantzi dute, etxera bazkaltzera joaten direnak, berriz, berokia.

Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Denak lurrean eseri eta Udazkenaren inguruko poster handi bat atera du Korok. Posterrean ikusten zenaren inguruko eztabaida egin ondoren, makinistak txartelak aldatu eta txokoetan ibili dira haurrak. Jolasgaraitik bueltan, Ulises egin eta poz-pozik abestien bidez agur esan diogu elkarri.

jueves, 3 de noviembre de 2011

Txirritx


Argazkikoak Txirritx izena du eta 4 urtekoen maskota da.
La Salle Berrozpe Ikastetxean Urtxintxa proiektua erabiltzen dute gehien bat. Urtxintxa proiektuan maskota ezberdinak daude eta 4 urtekoen gelari egokitu zaion maskota Txirritx du izena.

Ni Eskolan


Eskola garaira itzulita gogorarazi dut oso urte zoragarriak izan zirela. Primeran pasatzen nuen eskolan eta beti izaten nuen bertara joateko gogoa; izan ere, lagunak ikusteko irrikaz egoten nintzen. Horregatik, goizean goiz ohetik salto baten bidez jaiki, gosaldu, arropa jantzi, hortzak garbitu eta eskolara abiatzen ginen amaren kotxean.

Marrazkian ikusten den bezala psikomotrizitate gela ageri da. Ikaragarri gustatzen zitzaidan bertara joatea. Psikomotrizitate gela oso handia eta argitsua zen. Andereñoak  bertara joango ginela esaten zuenean oso urduri eta pozik jartzen nintzen. Motibazio handia erakusten nuen psikomotrizitate gelara sartzean; izan ere, bertan gauza askotara jolasteko aukera nuen, gustuko nuen materiala zegoen eta libre ibiltzeko aukera nuen. Bertan egoten zen materiala ondorengo da: horma-barrak, ispilua, armairuak eta plastikozko kaxak, aparrezko blokeak, koltxonetak, kolore ezberdinetako oihalak, peluxeak, sokak, aparrezko zilindroak, pilota handiak eta txikiak, uztaiak, egurrezko eta plastikozko makilak, kaxak, bankuak…
Psikomotrizitate gelara iristen ginenean, denak zapatilak kendu eta lurrean esertzen ginen. Andereñoak pareta osatzen zuen bitartean, sarrera-errituala gogorarazten zigun: “hemen ezin da minik eman, ezin da minik hartu”. Ondoren, denak marra gainean zutik jarri, andereñoak 1, 2 eta 3 zenbatu eta tximista bezain azkar pareta haustera joaten ginen gure indar guztiekin. Gero, nik gustuko nuen materiala hartu eta lagunekin ibiltzen nintzen batetik bestera jolasean. Horregatik, marrazkian ni ez ezik, nire lagunak ere agertzen dira psikomotrizitateko gelan. Gehienetan libre ibiltzen ginen jolasean, hori baikenuen gustuko. Hala eta guztiz ere, andereñoak askotan saio gidatuak egiten zituen. Psikomotrizitate saioa amaitzeko 5 minutu geratzen zirenean, material guztia jasotzeko agintzen zigun andereñoak. Ondoren, erlaxazioa egiten genuen. Denak lurrean etzan eta musika lasai-lasaia, lo hartzeko moduko musika, jartzen zigun andereñoak.  Azkenik, zapatilak jantzi eta gelara bueltatzen ginen.
Hau da eskola garaiaz oroitzen dudan unerik zoragarriena. Askotan pentsatzen dut zoragarria izango litzatekeela garai haietara bueltatzera;  izan ere, praktiketan nagoenetik, asko disfrutatzen ari naiz gelan ditudan haurrak ikusten; eta, batez ere, psikomotrizitate saioa izaten dutenean, nik bizitako esperientziak bizitzen ari direlako orain beraiek. Gainera, izugarrizko poztasuna adierazten dute psikomotrizitate gelara joango garela esaten dugunean, batetik bestera saltoka ibiltzen dira oso motibaturik.

Orain ni irakasle izanda, nire helburua haurren eskola garaia ahaztezina egitea da.

5.EGUNA: Azaroak 3, osteguna

Goizero bezala, Mantala jantzi eta 9ak inguruan patiora abiatu gara Koro eta biok haurren bila.Lehenengo orduan euskara saioa izan dugu. Bertan, makinistari dagozkion ardurak egin eta otoitz egin dugu abesti baten bidez. Hau egin eta gero, lehengo asteko hiztegia landu dugu pixka bat, “Txirrita eta Inurria”ren ipuinarekin lotutako hitzak landu ditugu. Amaitzean, makinistak txokoetako txartelak aldatu, “bat, bi eta hiru txokotara” esan eta txokoetan ibili dira haurrak jolasean.
10:30etan ingelesa saio eduki dute eta ondoren jolasgaraia.
Ostegunero, jolasgaraia amaitzean, bideo saioa edukitzen dute. Beraz, bideo aretora abiatu gara eta bertan marrazki bizidunen bideo bat ezarri diegu. Bideoa ikusi ondoren, gelara itzuli eta Ulises egiten utzi dit Korok.

Arratsaldean 12:30etan sartu gara gelara. Denak lurrean eseri eta Korok niri utzi dit gela zuzentzen. Beraz, zer moduz bazkaldu duten galdetu diet haurrei, ea zer bazkaldu duten, etab. Ondoren makinistak txartelak aldatu eta txokoetan banatu ditugu haurrak.
15:30ak aldera patiora atera gara, jolasgaraiaren ordua baitzen. Jolasgaraia eta gero Ulises egiten utzi dit Korok eta abesti bat abestuz, hurrengo egunerarte esan dugu.

miércoles, 2 de noviembre de 2011

4.EGUNA: Azaroak 2, asteazkena

Asteburu luze hau eta gero, berriz ere eskolara bueltatu gara. Asteazkenero bezala, Psikomotrizitate saioa eduki dugu. Beraz, gauza guztiak gelan utzi eta Psikomotrizitate gelara habiatu gara. Haurrak zapatilak kendu eta lurrean marraztutako marra baten gainean eseri dira, Koro eta biok pareta osatzen genuen bitartean. Behin pareta osaturik, 1, 2 eta 3 zenbatu eta haur guztiak pareta hautsi dute. Ondoren, beraien kabuz haritu dira jolasean. Saioa bukatzean, material guztia jaso eta erlaxazioa egin dugu, lurrean etzanez eta musika lasaia jarriz.
Gero berriro gure gelara habiatu gara. Bertan otoitz egin dugu abesti bat abestuz. Ondoren makinista berria izendatu dugu. Nereari egokitu zaio gaurko makinista izatea, beraz, makinistak egin beharreko lanak egin (haurrak zenbat eta eguraldia eta eguna jarri) eta patiora atera gara jolastera.
Jolasgaraia amaitzean, fitxa batzuen bidez, matematika saioa egin dugu denak lurrean eserita. Ondoren, ingeleseko gelara eraman ditugu haurrak.
12:30etan ingeleseko saioa bukatzean, batzuk jangelan geratu dira eta beste batzuk etxera joan dira bazkaltzera.

Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Denak lurrean eseri eta Korok ea “Txirrita eta Inurria”-ren ipuina kontatu nahi nien galde dit. Nik bi aldiz pentsatu gabe baietz esan diot. Ipuina kontatzen amaitzean, galdera batzuk planteatu dizkiet haurrei, Korok egiten duen bezala. Galderen inguruko eztabaida amaitu dugunean, txokoetan banatu ditugu haurrak. Txokoetan ibili ondoren, material guztia jaso eta abesti bat abestuz hurrengo egunerarte esan dugu.