viernes, 25 de noviembre de 2011

Gorputz Lanketa: Arnasketa

Hemen duzue arnasketa lantzeko gelan egin genuen ariketa bat:

21. EGUNA: Azaroak 25, ostirala

Ostiralero bezala, haurrak oso pozik etorri dira eskolara, badakitelako bi eguneko oporrak izango dituztela.
9etan Ingelesa saioa eduki dute. Bueltan, lurrean eseri, otoitz egin eta makinista berria izendatu dugu, beti egiten dugun bezala. Makinistak berari dagozkion ardurak egin ondoren txokoetan banatu ditugu haurrak.
Txokoetan ibili eta gero, gailetak banatu eta patiora atera gara jolasgaraira. Jolasgaraitik bueltan, musika saioa egin dugu. Bertan, abesti ezberdinak abestu; eta, musika doinuak entzun eta errepikatu egiten ditugu (bai eskuekin eta baita ahotsarekin ere, musikak egiten duen modu berean). Azkenik, Ulises egin ondoren, bazkaltzera abiatu gara. Jangelakoak jangelako mantala jantzi dute, etxera bazkaltzera joaten direnak, berriz, berokia.

Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Denak lurrean eseri eta gaur nire azken eguna zenez jolas batzuk egin ditugu, telefono jolasa eta kanika txikiaren jolasa hain zuzen ere. Ondoren jolasgaraira irten gara eta jolasgaraitik bueltan beraiek egindako marrazki batzuk oparitu dizkidate. Irakasleak, berriz, boligrafo eta errotulagailuak oparitu dizkit. Azkenik, agur esan diogu elkarri.


jueves, 24 de noviembre de 2011

20.EGUNA: Azaroak 24, osteguna

Goizero bezala, Mantala jantzi eta 9ak inguruan patiora abiatu naiz haurren bila.
Lehenengo orduan euskara saioa izan dugu. Bertan, makinistari dagozkion ardurak egin ondoren, otoitz egin dugu abesti baten bidez. Hau egin eta gero, “Mari Kanela”-ren ipuina kontatu diet haurrei. Ipuinaren inguruko galdera batzuk egin ondoren, makinistak txokoetako txartelak aldatu, “bat, bi eta hiru txokotara” esan eta txokoetan ibili dira haurrak jolasean.
10:30etan ingelesa saio eduki dute eta ondoren jolasgaraia.
Ostegunero bezala, jolasgaraia amaitzean, bideo saioa izan dugu. Beraz, bideo aretora abiatu gara. Bideoa ikusi ondoren, gelara itzuli eta Ulises egin dugu.

Arratsaldean 12:30etan sartu gara gelara. Denak lurrean eseri eta hiztegia landu dugu. Ondoren, makinistak txartelak aldatu eta txokoetan banatu ditugu haurrak.
15:30ak aldera patiora atera gara, jolasgaraiaren ordua baitzen. Jolasgaraia eta gero Ulises egin eta abesti bat abestuz, hurrengo egunerarte esan dugu.

miércoles, 23 de noviembre de 2011

19.EGUNA: Azaroak 23, azteazkena

Asteazkenero bezala, Psikomotrizitate saioa eduki dugu.
Beraz, gauza guztiak gelan utzi eta Psikomotrizitate gelara habiatu gara. Haurrak zapatilak kendu eta lurrean marraztutako marraren gainean eseri dira, pareta osatzen genuen bitartean. Behin pareta osaturik, 1, 2 eta 3 zenbatu eta haur guztiek pareta hautsi dute. Ondoren, beraien kabuz haritu dira jolasean.
Saioa bukatzean, material guztia jaso eta erlaxazioa egin dugu, lurrean etzanez eta musika lasaia jarriz.
Gero berriro gure gelara habiatu gara. Bertan otoitz egin dugu abesti bat abestuz. Ondoren, makinista berria izendatu eta berari dagozkion egitekoak egin ondoren gailetak banatu dizkiet haurrei. Azkenik, jolasgaraira atera gara.
Jolasgaraia amaitzean, matematika saioa egin dugu fitxa batzuekin, denak lurrean eserita. Ondoren, ingeleseko gelara eraman ditut haurrak.
12:30etan ingeleseko saioa bukatzean, batzuk jangelan geratu dira eta beste batzuk etxera joan dira bazkaltzera.

Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Denak lurrean eseri eta “Mari Kanela” ipuinaren inguruko abestiak entzun ditugu. Ondoren, hiztegia landu dugu; azkenik, txokoetan lan egin eta jolasgaraira atera gara. Bueltan beti bezala, Ulises egin eta abesti bat abestuz hurrengo egunerarte esan dugu.

martes, 22 de noviembre de 2011

18. EGUNA: Azaroak 22, asteartea

Goizero bezala, Mantala jantzi eta 9ak inguruan patiora abiatu naiz haurren bila.
Lehenengo orduan Euskara saioa eduki eta egia eta gezurrei buruz hizketan aritu gara. Ondoren, makinista berria izendatu eta makinistak egin beharreko lanak egin ondoren, txokoetan banatu ditugu haurrak.
Jolasgaraitik bueltan, otoitz egin eta “Mari Kanela”-ren ipuina kontatu diet. Ipuinaren inguruko eztabaida egin ondoren Ulises egin eta bazkaltzera joan gara, batzuk jangelara eta beste batzuk etxera.

Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Oraingo honetan ere 2 urtekoen gelara jaitsi behar izan dut, andereñoa gaixo jarraitzen duelako.
2 urtekoen gelara jaitsi naizenean, haurrak siesta egiten ari ziren atzo bezala. Pixkanaka esnatzen joan direnean, zapatilak jantzi, batzuei fardelak aldatu eta beste batzuk komunera eraman ditut pixa egitera. Ondoren libre aritu dira jolasean etxera joateko ordua iritsi arte.

lunes, 21 de noviembre de 2011

Gertaera erabakigarria

Nire Haur Hezkuntzako lehenengo praktika Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxean burutzen ari naiz. 4 urtekoen gelan nago eta  oso gustura gainera. Egia esan, oso zaila egin zait egoera erabakigarria aukeratzea, ez baitut atentzioa deitu didan ezer berezirik ikusi, ez behintzat egoera erabakigarri moduan azaltzeko. Hala ere, gertaera bat kontatuko dizuet.

Nire gelan badago Ibai izeneko mutil bat, oso berritsua eta hiztuna dena. Ibairi asko gustatzen zaio hitz egitea eta inoiz ez da geldirik egoten. Lehen aldiz ikusi nuenean haur lasaia iruditu zitzaidan, baina denborarekin nahiko bihurria dela  antzeman dut. Askotan, beste haurrak zirikatzen ditu; eta, gaienera,  gelan zerbait azaltzen ari garenean edo isilik egoteko esaten dugunean, bera batzuetan hitz egiten egoten da aldamenekoarekin edota tokiz aldatzen ibiltzen da, bere ikaskideak zirikatuz.
Gela barruan edo jolasgaraian gaudenean, askotan etortzen da guregana esanez: “Eske Ikerrek jo egin dit”, “Eske bera hasi da”…  Egoera hauetan guk esaten dioguna da berak ere aurretik zerbait egingo zuela besteak bera jotzeko.  Gainera, Ibaiek norbait jo ezkero barkamena eskatzeko esaten diogunean askotan honelakoak esaten dizkigu: “Ez, bera hasi da”, “Ez, ez diot barkamena eskatuko”… Nahiko burugogorra da baina azkenean badaki barkamena eskatu behar duela. Nahiz eta bihurri samarra izan oso trebea da lan mota ezberdinak egiteko. Hizkuntzan oso trebea da eta gelakideekin euskaraz hitz egiten du. Eskulanak egitea atsegin du eta horiek egiteko imajinazio handia dauka. Orokorren, ume azkarra eta zintzoa da nahiz eta bihurri xamarra ere izan.
Andereño Kororekin hitz egin ondoren jakin izan dut 3 anai direla eta gurasoak orain dela gutxi banandu direla. Anai zaharrago bat dauka 10 urtekoa eta bere bikia den Jokin, 4 urteko Izaskunen gelakoa. Jokin ez dut asko ezagutzen, behin egon nintzen Izaskunen gelan arratsalde batez zaintza bat egiten. Jokini buruz bakarrik esan oso mugitua dela baino ez Ibai bezain bihurria. Beraz, askotan eskolan duen jarrera edo eskolan erakusten duen jarrera, etxeko egoerak bultzatzen duela uste dut. Zuei zer iruditzen zaizue?

17.EGUNA: Azaroak 21, astelehena

Asteburua pasa ondoren, iritsi da berriro astelehena. 9etan haurren bila jaitsi naiz patiora.  Lehenengo orduan, asteburuan egindakoari buruz hitz egin dugu; ondoren, makinista berria izendatu dugu. Makinistak, haurrak zenbatu, zenbat falta diren esan eta zer egun den eta zer eguraldia egiten duen adierazi du. 9:30etan Ingelesera eraman ditut haurrak. Ingelesa eduki duten bitartean, hurrengo saioetan egingo duguna prestatu dugu.
Ingelesetik bueltan, lurrean eseri eta txokoetan banatu ditut haurrak.
Jolasgaraia 11etan eduki dute beti bezala. Jolasgaraitik bueltan, lurrean eseri, otoitz egin eta matematika egin dugu. Azkenik, txokoetan ibili dira haurrak bazkatzera joan baino lehen.

Arratsaldean, 14:30etan sartu gara gelara. Oraingo honetan 2 urtekoen gelara jaitsi behar izan dut, 2 urtekoen gelako andereño bat gaixo dagoelako.
2 urtekoen gelara jaitsi naizenean, haurrak siesta egiten ari ziren. Hala ere, pixkanaka-pixkanaka esnatzen joan dira. Orduan nik zapatilak jantzi, batzuei fardelak aldatu eta beste batzuk komunera eraman ditut pixa egitera. Ondoren libre aritu dira jolasean etxera joateko ordua iritsi arte.