La Salle Berrozpe Ikastetxea Andoainen dago kokatuta, zehatzago esanda herrigunean bertan, plazatik eta udaletxetik oso gertu.
Ikastetxe honetan; Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoak eta Lanbide Heziketa Zikloak eskaintzen dira. Hala ere, aipatzekoa da heziketa bakoitza eraikin desberdinetan ematen dela. Beraz, bananduak daude bai Haur Hezkuntzakoak, Lehen Hezkuntzakoak, DBHkoan, batxilergokoak eta Lanbide Heziketa Ziklokoak.
Nire praktikak Haur Hezkuntzan oinarrituak direnez, Haur hezkuntzari buruzko informazioa emango dizuet.
Erabiltzen duten proiektua Urtxintxa proiektua da; hala ere, Ulises proiektua ere erabiltzen dute (aurrerago azalduko dizuet zer den Ulises proiektua).
Talde guztiak D eredukoak dira era ekintza eta jai ugarietan parte hartzen dute, besteak beste: Gabonak, Santo Tomas, Postalen lehiaketa, Danborrada, Inauteriak, Familia eguna, Lore eskaintza Berrozpen, Irteera pedagogikoak (hostoen bila, herria ezagutzera, liburutegira, Zabalegira, trentxikira, parkera, Cristina-eneara…), ikasturteko txangoa…
Zerbitzuei dagokionez; autobus zerbitzua, jangela, goizeko eta arratsaldeko zaintza, eskolaz kanpoko ekintzak, laguntza gela eta euskara laguntza eskaintzen dute.
Haur hezkuntzako ohiko ordutegia hurrengoa da:
- Haur Hezkuntza 2 urtekoak:
- 9etatik 12:30etara edo 10:00etatik 12:30etara.
- Arratsaldea aukeran: 14:30etatik 16:30etara.
- Haur Hezkuntza 3, 4 eta 5 urtekoak:
- 9etatik 12:30etara eta 14:30etatik 16:30etara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario